argia.eus
INPRIMATU
Olatuen energia sare elektrikorako
  • Erresuma Batuko Hayle hiritik 16 kilometrora, Kornualleseko itsasertzean, Wave Hub parkea eraikitzen ari dira, itsaso barruan 300 metrora dauden olatuen energiaz baliatuko dena. Dagoeneko hamabi tonako konektorea instalatu dute 55 metroko sakoneran; konektore horren bidez parkean sortzen den energia Erresuma Batuko sare elektrikora konektatuko da.

2010ko urriaren 02a
Olatuen energia sare elektrikorako

Parkean lau enpresatako sistemak instalatuko dira: Ocean Power Technologies-en eta WestWave-ren buiak, Fred Olsen-en olatugailua, Pelamis izenekoa, eta aire-ehizarako Oceanlinx-en sistema.

Itsasoan kokatutako konektorearen eta lehorreko sare elektrikoaren artean konexioa lur azpitik joango den 25 kilometroko kable baten bidez egingo da. 80.000 tona harkaitz behar izango dira hori estaltzeko.

Produkzioko lehen unitateak 2011n jarri nahi dituzte abian; sistemak emango duen potentzia hogei MWekoa izango da. Proiektuaren inbertsioa 50,4 milioi eurokoa izatea aurreikusita dago, eta energia elektrikoa ekoizteaz gain hainbat sistemaren abantailak eta desabantailak neurtzeko balio izango du.