Okupazioa "tresna erabilgarria dela" aldarrikatu dute gazteen blokeen okupazioaren aurkako epaiketan

  • Uztailaren 3ko bista bertan behera geratu da, Udaltzaingoa ez delako epaiketara aurkeztu. “Harro eta tinko” lanean jarraituko dutela aldarrikatu dute babesa adierazteko elkarretaratzean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 04an - 10:47
GESek deitutako elkarretaratzearen pankarta, epaitegien kanpoaldean. (Arg.: Hala Bedi)

Udaberrian Alde Zaharreko blokeak okupatu zituzten gazteen aurkako epaiketaren bigarren bista ez zen burutu uztailaren 3an. Ekainaren 29an, Kutxi 92ko bi gazte epaitu zituzten; uztailaren 3an, berriz, Pinto 20ko hiru gazte, baina Udaltzaingoa ez da epaiketara aurkeztu. Urriaren 16ra atzeratu du epaileak bista hau. Elkarretaratzea egin du Gazte Emantzipaziorako Sareak (GES) epaitegien aurrean.

Elkarretaratzean azaldu dutenez, etxebizitza horiek gazteei zuzendutako etxebizitzak ziren, baina sei urtez hutsik egon zirenez eta “jendeak ez dituenez zuen zurikeriak sinisten”, hauek okupatzeari ekin zioten: “Badakigu etxeak ez direla zerutik eroriko”.

Epaiaren xedea, GESen esanetan, “mugimendua kriminalizatzea eta beldurra sartzea besterik ez da”. “Alternatibak eta aukera ezberdinak erabiltzen dituzte gazteen kontrako beste muntai bat eramateko aurrera, inguruan duten guztia merkantilizatu nahi ez duten gazteak baitira”. Utzita dauden etxe horiei bizi berri bat eman nahi izan diete gazteek, “lapurtutako hori herriari berriz ere bueltatzeko”. Izan ere, erabilera soziala izan behar zuten okupatutako bloke hauek.

Amaitzeko, “espekulazioaren eta burokrazia zikinaren aurrean gure baliabide preziatuena” erabiltzen jarraituko dutela aldarrikatu dute: okupazioa. Ezaguna den leloak esaten duen moduan, gazteek argi utzi dute “huste bat ematen badute, okupazio berri bat” eramango dutela aurrera. “Harro eta tinko” jarraituko du GESek lanean.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude