Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta inperialistaren pean dagoen Egiptoko Estatuak jazarpenarekin, bortizkeriarekin, isolamenduarekin eta errepresioarekin erantzun du. Atxilotu gaituzte, jarraitu gaituzte, galdekatu gaituzte. Ez egin dugunatengatik, baizik eta ordezkatzen dugunarengatik: Palestinarekiko egia isilarazi nahi dutenentzat mehatxu gara.
"Errepresio horri Espainiako Enbaxadaren konplizitate lotsagarria gehitu behar zaio, genozidioarekin lankidetzan aritzea hautatu baitu"
Errepresio horri Espainiako Enbaxadaren konplizitate lotsagarria gehitu behar zaio, genozidioarekin lankidetzan aritzea hautatu baitu. Haien axolagabekeria indarkeria forma bat gehiago izan da, Egiptoko segurtasun indarrek inpunitatez jardutea ahalbidetuz martxan parte hartzen ari ziren pertsonen aurka.
Palestinar herriari mezu bat helarazi nahi diogu: ez zaudete bakarrik. Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da. Genozidioa dagoen bitartean, salaketa eta boikota egongo dira. Gaza setiatuta dagoen bitartean, antolatzen jarraituko dugu basakeria hau gelditzeko. Borrokatzen jarraituko dugu Palestina aske izan arte, elkartasuna herrien samurtasuna delako. Gora Palestina!