'OkupaTU Gasteiz' dinamika aurkeztu dute Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek

  • Hala Bedik 35 urte beteko ditu abuztuan, Gaztetxeak 30 apirilean, Auzolana Pilotalekuak 10 ekainean eta Errekaleor Bizirik! proiektuak 5 irailean. Data bat gordetzeko deia egin dute: 2018ko urriaren 6an ‘OkupaTU Gasteiz’ ospatuko dute Gasteizen.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 02an - 13:01
Data bat gordetzeko deia egin dute: 2018ko urriaren 6an ‘OkupaTU Gasteiz’ ospatuko dute Gasteizen. (Arg.: Hala Bedi)

Errekaleorreko bizilagunek, Muinoko Etxeko gaztetxeroek, Auzolana Pilotalekuko Txapa Ahotsako kideek eta Arabako irrati libreko halabeditarrek ‘Okupatu Gasteiz’ dinamika aurkeztu dute: “Errekaleorreko bizilagunak gara. Muinoko Etxeko asanbladetako gaztetxeroak gara.  Auzolana Pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak gara. Uhinak modu askean erabiltzen ditugun halabeditarrak gara. OkupaTU Gasteiz gara”.

Baina, zein da eragile hauek ‘okupatu’ hitzari eman dioten esanahia? “Espazio hutsak, uhinak, frontoiak, plazak, eszenatokiak… okupatu nahi ditugu autogestioa oinarri”.

Eragileek, autogestioa “bizitzen jabe izateko” ulertzen dute. “Gorputzak autogestionatu nahi ditugu feminismoa lehen lerroan jarriz. Elikadura autogestionatu nahi dugu, elikadura burujabetza praktikara eramanez. Lurra autogestionatu nahi dugu, ekologismoak zentralitatea hartuz. Hainbeste gauza nahi ditugu… Utopikoak gara? Akaso; baina pozik bizi gara ametsetan. Eta amets egiten jarraitu nahi dugu”, azaldu dute.

Apirilaren 28an, 30 urte beteko dira Gasteizko Gaztetxea okupatu zutenetik. Ekainean, aldiz, 10 urte beteko dira Auzolana pilotalekua berreskuratu zutenetik. Abuztuaren 6an, 35 urte beteko dira bi zorok, walkie-talkien bitartez Hala Bedi martxan jarri zutenetik. Eta iraila amaieran, Errekaleor Bizirik! proiektuak 5 urte beteko ditu.

Data hauetan, eragile bakoitzak bere urteurrena ospatuko du, baina beste urte batzuekin alderatuta, izaera kolektiboagoa izango du: Herri Mugimenduaren espresio ezberdinak bildu nahi dituen OkupaTU Gasteiz dinamikaren baitan joango dira denak.

Amaitzeko, dei berezi bat egin nahi diete gasteiztar guztiei: “Gorde 2018ko urriaren 6ko data. Egun horretan, ‘OkupaTU Gasteiz Eguna’ ospatuko dugu”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude