argia.eus
INPRIMATU
Roman Maiz ‘Okelar’ zenari azken agurra bertsotan eman dio Jon Azpillagak
  • Roman Maiz Okelar bertsolaria otsailaren 6an hil zen, 87 urte zituela. Jon Azpillagarekin, Joxe Agirrerekin, Uztapiderekin, Imanol Lazkanorekin eta Andoni Egañarekin kantatua zen, besteak beste.

ARGIA @argia 2015eko otsailaren 11
Otsailaren 6an hil zen Roman Maiz, Okelar. 87 urte zituen txapelketan azaldu ez den bertsolaririk onenak.

Mutrikun Santa Eskeko koplari lanetan ere urte askoan aritu zen. Duela 30 urtetik abian da bere izena daraman bertso paper sariketa.

"Txapelketetan azaldu ez den / bertsolaririk onena". Berarekin plazan jardundako Jon Azpillagak, ARGIArako jarritako bertsookin egin dio agurra zendutako bertso kideari.

Bi mila eta hamabostean

otsailak seigarrenean

Roman Okelar joan da mundutik

Santa Ageda gunean.

Herri guztia triste jarri da

egoera ilunean

merezi duen fama izango du

mundutik joan denean.

 

Romanek beti izan du bere

indarra eta kemena.

Nolakoa zen azaldu gabe

hiltzea izan da pena.

Lagun artean alaitasuna

ematea zuen dena

txapelketetan azaldu ez den

bertsolaririk onena.

 

Roman Okelar hil egin zaigu

ibili bere auzoan

bere bizia eskainia du

koplatan eta bertsoan

bere hiletan hainbeste lagun

bildu ginen errezoan

orain betiko goza dezala

zeruko paradisoan.