Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko eskatuko dute Europako Legebiltzarrean

  • Joan den azaroan Marina Albiol (Izquierda Unida) eta Josu Juaristi (EH Bildu) europarlamentarioen bisita jaso eta gero, Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako zenbait kide Europako Parlamentuan izango dira martxoaren 14 eta 15ean, bertako Eskaera Batzordean Oiolako kutsaduraren arazoaz jarduteko.


2016ko martxoaren 14an - 10:33
Azaroaren 27an IUko Marina Albiol eta EH Bilduko Josu Juaristi eurolegebiltzarkideak izan ziren Oiolan bisitan (Arg.: Ekologistak Martxan).

Parlamentuko Eskaera Batzordeari ez ezik, Europako Arartekoari, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzari eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten Espainiako Estatuko alderdi guztiei agertuko diete Oiolako kutsaduraren arazoa. Horretarako, besteak beste, ARGIAk egindako Uraren arazoa Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa bideoaren ingelesezko bertsioa erabiliko dute.

Plataformako kideekin batera Barakaldoko EH Bilduko eta Irabaziko zinegotziak joango dira. Denek ere Espainiako Estatuko Ekologistak Martxanen ordezkaritza zabal baten barruan egingo dute bidaia; lindanoak kutsatutako hainbat guneren arazoa mahai gainean ipini eta hura konpontzeko zortzi puntuko proposamena egitea dute helburu.

Zehazki, Europako Legebiltzarrak inplikatutako erakunde guztien elkarlana bultza dezan saiatuko dira talde ekologistak. Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoetako gobernuek eta udalek Espainiako Estatuan lindanoz kutsatutako eremu guztiak zerrendatzea eta garbitzea, gune horietatik kontsumorako ura hartzea debekatzea eta lindanoak herritarrengan izan dezakeen eragina neurtzea eskatuko dute, besteak beste. Kutsaduraren erantzuleek dagokien zigorra ordaintzea ere erreklamatuko dute.

“Hau ez da kutsadura arazo isolatua; estatuko erakundeen egiturazko arazoa da, ikertzen ez dutena, eta eurek bakarrik aurre egin ezin izango diotena”, adierazi du plataformako kide Javi Vazquezek. Lindanoa kutsatzaile organiko iraunkorra dela gogorazi dute, sistema immunologikoari eta ugalketari kalte egiten diena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oiolako urtegia
2017-09-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako guneen garbiketa ziurtatu dadila eskatu dute ekologistek Eusko Legebiltzarrean

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean izan dira, EH Bilduen eskariz, Espainiako Estatuan lindanoak eragindako kalteei buruzko txostena aurkezten. Europako Legebiltzarrean egindako azken bisitan talde politiko guztiek arazoari... [+]


2017-06-07 | Xalba Ramirez
Lindanoa, osasunerako eta ingurumenerako mehatxua hamarkadak igaro ostean ere

Lindanoak Espainiako Estatuan eragindako kutsadurari buruzko txostena argitaratu du Ekologistak Martxanek, Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika izenburupean. Taldeko bozeramaile Javier Vázquez Velascok Barakaldon aurkeztu duen txostenean azken mendean fabrikatutako... [+]


2016-03-15 | Unai Brea
Europak Oiolako urtegiaren garbiketa finantzatuko luke, bertoko erakundeek proiektu bat aurkeztuz gero

Europako Batzordeak finantzaketa lortuko luke Trapagareneko Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko, eskumena daukaten erakundeek behar bezalako proiektua aurkeztuz gero. Hala jakinarazi die Daniel Calleja Batzordeko Ingurumen zuzendariak Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren... [+]


2016-03-14 | ARGIA
10. Ekozinemaldia dator, energi trantsizioa ardatz

Ekozinemaldiak hamargarren edizioa du 2016an. Ekologia sozialari buruzko dokumentalak eta film luze eta laburrak eskaintzen ditu Ekologistak Martxanek antolatutako ekimenak; aurten energi eredua, klima aldaketa eta energi trantsizioa izango ditu ardatz nagusi.


2015-11-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian europarlamentarioak bisitan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideek ondo ezagun dute Europako Legebiltzarrera joateko bidea. Orain, berriz, hango diputatu biri egokitu zaie Barakaldora bisita egitea: EH Bilduko Josu Juaristi eta Izquierda Unidako Marina Albiol. Biek ala biek gertutik... [+]


Eguneraketa berriak daude