"Oierren askatasuna lortzeko, elkartasuna indar bilakatzeko beharra ikusi dugu"

  • Asteazkenean sortu zuten Gasteizen Oiertxo SOS plataforma Oier Gomez preso eria berriz etxera ekartzeko. Frantziako Estatuko Meaux-Chauconin-Neufmontiers kartzelan dago preso Gomez. Minbizia duela eta, “oso larri” dagoela esan dute plataforma aurkezteko prentsaurrekoan. Aritz Sukia, plataformako kideak gure galderak erantzun ditu:


2017ko martxoaren 16an - 12:30
Asteazkenean Oiertxo SOS plataforma aurkezteko prentsaurrekoa Gasteizen. (Arg.: Oiertxo SOS)

Zein da Oierren egoera?

2013 urtean linfoma bat topatu zioten eta hemezortzi kimioterapia sesio jaso zituen. Bi urte igaro zituen frogak egiten, eta gaitza sendatutzat eman zuten. Urtarrilaren 10ean, urgentziaz bidali zuten ospitalera. Hilabete zeraman bizkarrean sekulako minarekin, ezin zuen ezta zutik jarri ere. Han eskaner bat egin zioten eskuak lotuta zituela, eta sarkoma bat aurkitu zioten bizkarrean. Zuzenean Parisko ospitalera eraman zuten, eta beste eskaner bat egiten zioten, berriz ere hankak eta eskuak lotuta. Sarkoma kentzeko ebakuntza egin zioten, baina ez zuten lortu guztiz kentzea nerbioetara itsatsita zegoelako, eta paralisi bat eragin ziezaiokeelako. Horren ostean eskaner gehiago egin zizkioten, eta sarkoma gehiago aurkitu zizkioten buruan, bizkarrean eta aldakan. Momentuz dakiguna da buruko sarkoma hazi egin dela eta erradioterapia ezarriko diotela, bizkarrekoa txikitu egin dela kimioterapiarekin, eta aldakakoak berdin jarraitzen duela.

Nola sortu da Oiertxo SOS plataforma?

Badira aste batzuk Oierren egoera publikoa dela, eta senide eta lagunak elkartasun handia jasotzen ari ginen. Elkartasun guzti hori indar bilakatzeko beharra ikusi genuen, Oierren askatasuna lortu, etxera ekarri, eta egokia den tratamendua jasotzeko. Biltzea erabaki eta norbanakoz osatutako plataforma hau sortu genuen.

Zer egingo duzue Oierren askatasuna lortzeko?

Indarrak bildu nahi ditugu lehenbailehen. Egoera zabalduz, eta propaganda eta kontzentrazioak eginez, presio soziala lortu nahi dugu. Hainbat ekimen antolatu ditugu, Gasteizen apirilaren 22an elkartasun eguna egingo dugu, ostegunero Oierren auzoan kontzentrazioak egingo ditugu Iparraldeko gizarte etxearen plazan, eta igande honetan mendi martxa egingo dugu Zaldiaran mendira, Oierri hara joatea gustatzen baitzitzaion. Gizarte osoari dei egiten diogu Oierren askatasunaren alde lan egiteko. Badira beste eragile batzuk preso erien gaia lantzen, horien artean Oierren kasua, eta deialdi horiek guztiak babestera dei egiten dugu ere.

Zein erantzun eman du Frantziako Estatuak?

Oier askatzeko eskaera eginda dago. Aurreikusten dugu apirilean erabakiko dutela Oierri zigorra bertan behera utziko dioten ala ez. Bere konfiantzazko medikuek, eta bera Parisen tratatzen ari diren medikuek diote ez direla bateragarriak preso mantentzea eta tratamendu egokia jasotzea.

Uste duzue askatzea erabakiko dutela?

Uste dugu baietz, eta horretarako ari gara lanean, baina erabakia Frantziako Estatuarena da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude