Asteartean aurkeztu dute aurtengo Durangoko Azokako kartela, Durangoko Andra Mari elizpean.
“Osorik DA!” du leloa abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azokaren 54. edizioak. Data gerturatu ahala, aurtengo edizioaren gaineko informazio geroz eta gehiago ari dira jakitera ematen. Astearte goizean 2019ko kartela eman dute ezagutzera, Durangoko Andra Mari elizpean.
Oier Zuñiga (Iruñea, 1984) ilustratzaile eta diseinugile grafikoak egin du 54. Durangoko Azokako kartela. Egileak azaldu duenez, azokak bildu ohi duen ekosistema guztia jaso nahi izan du lanean. Pertsona bat ageri da kartelean, lau zatitan bereizia; Zuñigaren arabera, zati bakoitzak azokako ekosistemaren aspektu bati egiten dio erreferentzia.
Artistaren hitzetan, “"Durangoko Azokan ekosistema propio eta bizidun bat sortzen da. Osatzen dugu. Etengabe mugitzen dena. Finean”.