argia.eus
INPRIMATU
Oier Oa Larresoron libre uzteko exijitu dute elkarretaratze bidez
  • 150 lagun batu dira Larresoron, orain arte bertan bizi zen Oier Oa preso ohiari elkartasuna adierazteko. Iragan astean atxilotu zuten eta Ipar Euskal Herrian gelditzeko debekua berretsi, bertatik kanporatuz. Auzia 2021eko martxoaren 26an ukanen du Baionan.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 30

Oier Oa preso ohia atxilotu zuen poliziak azaroaren 25ean, Frantziako Estatuan bizitzeko duen debekua urratu zuela leporaturik.

Hori horrela auzitegitik pasa beharko du martxoan eta anartean ezingo du Ipar Euskal Herrian gelditu. Egoera hori salatzeko 150 bat lagun batu ziren larunbat arratsaldean orain arte bizi zen Larresoron. Gazte anitz bildu zen bertan, besteak beste Etxepare lizeokoak –bertan delako langile Oa–.

Bertso bidez adierazi zioten elkartasuna eta maitasuna:

https://twitter.com/Jenofa_B/status/1332765713501724672?s=20

Auzia 2021eko martxoaren 26an ukanen du Baionako auzitegian.

Oa 2012ko otsailean atxilotu zuen Frantziako poliziak Angelun; preso sartu eta 2015eko apirilean atera zen presondegitik. Paris inguruan dagoen Saint-Germain-en-Laye herrian konfinatu zuten. Urte bereko ekainean berriz atxilotu zuten, Madrilgo Barajas aireportura eraman zuten eta aske geratu zen. Orduz geroztik, donostiarra Larresoron bizi da familiarekin.