Oier Gomez preso gaixoari sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote

  • Presoaren berri emateko prentsaurrekoa egin dute Oiertxo SOS, Bagoaz, Etxerat eta Sarek Baionan. Manifestazioa antolatu dute maiatzaren 6an.


2017ko apirilaren 12an - 12:21
Baionan egindako prentsaurrekoa. (Arg.: Sare Gasteiz)

Preso gasteiztarrak Ewing sarkomaren metastasia du buruan eta pelbisean, eta artatzen duten medikuek esan dute sei hilabeteko bizi itxaropena duela. Urtarrilaren 10ean bidali zuten urgentziaz ospitalera, eta egun presondegiko eritegian dago. Prentsaurrekoan esan dute “presondegian eta bakarrik” hiltzeko arriskua duela, eta Frantziako Gobernuari galdetu diote ea Gomezen heriotzari aurre egiteko prest dauden.

Apirilaren 19an aztertuko dute zigor-etete eskaera. Berak mugitu ezin duenez, epailea eta prokuradorea joango dira ospitalera. Dena den, Gomezek hiru euro-agindu ditu bere gain, bi Espainiakoak eta bat Portugalgoa, eta zigor-etete eskaera onartzen badute ezingo da kartzelatik berehala atera. Aske geratzeko eskaera bat egin behar du presoak euro-agindu bakoitzeko.

Egoerari erantzuna emateko Elkartasun Eguna antolatu dute apirilaren 22an Gasteizen; mahai inguruak, bazkaria eta mobilizazioak izango dira. Maiatzaren 6an,Gasteizen ere bai, manifestazio nazionala antolatu dute preso gaixoak aske utz ditzaten aldarrikatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude