Oier Andueza presoari eraso egin diote Murtzia II espetxean

  • Murtzia II espetxeko funtzionarioek Oier Andueza presoari eraso egin eta isolamendura eraman dutela salatu du Etxeratek. Halaber, Sevilla II kartzelan dagoen Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31n.


2014ko ekainaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Astearte goizean egin zioten eraso Anduezari. Kiroldegira jaitsi eta futbol baloia falta zela ikusita funtzionarioei zuzendu zitzaien. Eztabaidan hasi eta presoak identifikazio-plaka eskatu zion haietako bati. Funtzionarioak plaka erakutsi ez eta, gainera, biluzteko eskatu zion Anduezari.

Preso durangarrak mantala eskatu baina funtzionarioak uko egin zion. Eztabaida are gehiago piztu eta bat-batean lau funtzionariok Anduezari eraso egin zioten. Eskuburdinak jarri eta isolamendura eraman zuten ondoren.

Rufino Arriaga bisitarik gabe

Bestalde, Etxeratek salatu du Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi zutela maiatzaren 31n. Lagunen bisitaren zain zegoen Arriaga, baina Sevilla II espetxeko arduradunek ez zieten sartzen utzi. 13:00etan zuten bisita Sevillan; 12:35etan iritsi arren, berandu zela esan zieten funtzionarioek.

Euskal preso eta senideen eskubideak "berriz ere urratu direla" salatu du Etxeratek: "Sevillan eta Murtzian gertatutakoak argi uzten du preso zein senideen aurkako ezinikusia mugagabea dela. Presoei eraso egin eta senideei bisitak –are gehiago– zailtzen dizkiete".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude