Oiartzunen egingo dute Gazte Akelarrea, martxoaren 30etik apirilaren 1era

  • Sorginkerian dugu independentzia lelopean egingo dute Ernaik eta Aitzinak aurtengo udaberriko ekimena. "Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune" bilakatuko dute hiru egunez Oiartzun.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 18an - 12:33

Bosgarren urtez jarraian antolatuko dute Ernaik eta Aitzinak elkarlanean udaberriko ekimena. Aurten Oiartzunen egingo dute hiru eguneko topagunea, martxoaren 30etik apirilaren 1era, eta antolakundeek jakinarazi dutenez Oiartzungo kaleak sorginkeriaz betetzeko gogoz datoz.

"Eskaintza kultural eta politiko mamitsua" prestatu dute hiru egunetarako: besteak beste hitzaldiak, mahai-inguruak, antzerkiak, tailerrak eta kontzertuak eskainiko dituzte. Baita Gazte Bazkaria eta "eguzkiari agur esateko" Akelarre berezia ere. Argitaratu berri duten webgunean emango dute egitarau osoaren berri datozen egunetan. 

Burujabetzaren aldeko hiru su

Azken urteotan egin bezala, aurtengo Gazte Akelarrean ere burujabetzaren aldeko hiru su piztuko dituzte Ernaik eta Aitzinak: elikaduran, zaintzan eta eskaintza kulturalean arreta jarriko dute, hain zuzen. "Hiru horiek berebiziko garrantzia eta pisua daukate, izan ere, burujabetzaren aldeko bidean praktika burujabeen aldeko apustua egiten dugu bi antolakundeok". Gazte Akelarrera joateko deia egin diete Euskal Herriko gazteei: "Oiartzungo kaleak sorginkeriaz astintzera goaz; gazteok Oiartzunera!".

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude