Ohitura kulturalaren paradoxa EAEn: balio handia eman arren, herritarrak ez dira oso kulturzaleak

  • EAEko kultur ohiturei buruzko 66. Soziometroak berretsi du duela hilabete Elkar etxeak eta Siadeco ikerketa taldeak argitaratutako emaitzak: euskaldun gehienek ez dute euskal kulturarik kontsumitze. Aldiz, kultura politika publikoen lehentasunetako bat izan beharko litzatekeela ondorioztatu du ikerketak.


2018ko maiatzaren 16an - 11:20
Iazko Durangoko Azokako irudi bat

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.973 herritar elkarrizketatu dituzte ikerketarako, guztiak 18 urtetik gorakoak. Irakurtzeko zaletasun handia azaldu dutela erantzun du %29k, eta nahiko irakurzalea dela beste %28k. Guzti horien artean, ia erdiek egunero irakurtzen dute. Euskaraz irakurtzea, baina, ez da ohiko joera: euskaraz badakitela eta liburuak irakurtzen dituztela esaten dutenen artean, %28k soilik irakurtzen dituzte liburuak euskaraz sarritan; hamarretik hiruk ere ez. Gaztelaniazko liburuak, ordea, sarri irakurtzen dituzte irakurle euskaldun horien %84k.

“Jendeak kulturari balio altua aitortzen dio”, esan du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilariak ikerketaren aurkezpen ekitaldian. Izan ere, inkestetan parte hartu dutenen %57ak dio kultura lehentasunezko kontua dela, eta %64k uste du babes handiagoa merezi duela. Txanponaren beste aldea sortzaileei dagokiena da: “Lehentasuna inon jarri behar bada, sortzaileengan jarri behar dugu”. Pedagogiaren beharra nabarmendu du, “guztiok” gogoan izan dezagun sortzaileek ordaina merezi dutela.

Irakurzaletasunaz gain, beste esparruak ere jorratu ditu ikerketak: oso musikazaleak dira Soziometroari erantzun diotenen arteko %52, eta nahiko musikazaleak %29. Hamarretik ia zazpik egunero entzuten du musika, eta ia erdiak telebistan edo irratian erabiltzen du horretarako. Euskaraz dakitenen artean, %53k entzuten dute euskarako musika, eta, aldiz, euskaldun horien %78k entzuten dute maiz gaztelaniazko musika.

Zinemazaletasunak beste emaitza batzuk utzi ditu, “apalagoak”: %43ak esan du oso zinemazalea dela, eta  %36 “nahiko” zinemazalea da. Hamarretik zazpitik telebistan ikusten ditu pelikulak, eta %40 azken urtebetean zinema areto batean egon ez direnak. Handia edo Errementari filmek zinemak bete dituzten garaiotan, galdetutakoen %58ak ez du euskarazko filmik ikusi azken hamabi hilabetetan.

Arte eszenikoetan inkestatuen %17 baino ez da “oso zale” agertu. Gutxiengoa dira azken urtebetean antzoki batean egon direnak, galdekatutakoen arteko %72k adierazi baitute hamabi hilabetetan ez direla behin ere antzoki batean izan. Hizkuntzak ere eragiten du arlo honetan: euskaraz dakitenen %58k ez du euskarazko lan bakar bat ere ikusi azken urtean.

Azkenik, herritarren bertsolaritza zaletasunak ez ditu datu hobeak eman: euskaraz dakitenen %12 bakarrik da oso bertsozalea eta %21 “nahiko” bertsozalea. Euskaraz bizi direnen artean %22 oso zalea da eta %35 nahiko zalea. Azken urtean, behin izan dira bertso saio batean euskaraz aritzen diren horien %19, eta dozena erditan %9.

Museoen oso zaleak dira galdekatutakoen %15, eta nahiko zaleak, berriz, %28. Guggenheim da Soziometroan parte hartu dutenek gehien bisitatu duten museoa, baina inkestan parte hartu dutenen erdiak ez dira azken urtean museo bakar batean ere egon.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


Eguneraketa berriak daude