Euskal Herrian Euskaraz taldeak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan banatuko ditu Ofizialtasuna betiko leloa, betiko beharra eskuorriaren 5.000 aleak. Hamabi orriko liburuxkak ofizialtasunaren funtsa azaltzea du helburu. Hizkuntza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Eurokarta, Frantziako Estatuak daraman "politika glotozidoa", barneratuak diren ideia faltsuak eta herritarrek eskura dituzten tresnak ditu hizpide, besteak beste, EHEren liburuxkak.