Bilbora iritsitako errefuxiatuei dagokionez, instituzio publikoei agindutako neurriak gauzatzeko eskatu diete

  • Joan den astean Bilbora iritsitako migratzaileak laguntzeko abiatutako dispositibo berezia bertan behera utzi eta gaurtik aurrera instituzioek hartutako konpromisoen jarraipena egingo du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 10an - 09:12
Argazkia:Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia

Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak agindutako neurriak gauzatu gabe jarraitzen dutela ohartarazi du OEEk bart igorritako prensa oharrean.

Egun Bilbon etorkinak artatzeko aterpe bakarra dago, ekainaren 29an zabaldu zutena. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu du babesleku horrek ez duela harrera duinik bermatzen, eta instituzioei exijitu die agindutako 40 plazako aterpea martxan jar dezatela.

Orain arte hartutako neurriak “igarotze bidean dauden lagunei larrialdizko irtenbidea” ematera zuzenduta daudela adierazi dute plataformako kideek, izan ere, migratzaileei hiru eguneko aterpe eskubidea baino ez zaie ematen. Azaldu dute etorkin askorentzat “irtenbide eskasa” dela, “askok hemen garatu nahi dutelako haien bizitza”. Horregatik eskatu dute aterpea gauero beteta egon dadin, migratzaileek hiru gau baino gehiago bete arren.

Bestalde, bakarrik eta haurrekin iritsitako emakumeen egoera bereziari aurre egiteko “neurri zehatzak” eskatu dituzte, eta oraindik janari, arropa eta garbiketa pertsonaleko produktuak falta direla gogorarazi dute.

Era berean, “larritzat” jo dute “babes internazionala eskatu duten lagunek kalean lo egin behar izatea”.  “Egiturazko arazoari irtenbide integral bat eman behar zaio”, adierazi dute prensa oharrean, eta “politika eredu berri bat” aldarrikatu dute.

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Bilboko Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu dute, kale saltzaileen aurkako Poliziaren “esku-hartze neurrigabea” justifikatzeagatik

Duela gutxi Bilboko Alde Zaharrean kale salmentan ari zirenen aurka Poliziak izandako esku-hartze “neurrigabe eta biolentoa” ikertzeko eta esku-hartze hori “legitimatu eta justifikatu” duen Amaia Arregi Segurtasun zinegotzia kargugabetzeko eskatu du... [+]


Euskal Herriko hainbat herritan kalean lo egingo dute harrera duina eskatzeko

Migratuen eta arrazializatuen kolektiboek eta elkarri laguntzeko sareek eta kolektiboek gau osoko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 8an Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Irun eta Artean, harrera duina aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude