Martxoaren 23ko 08:10ak aldera, obra bateko langileek 40 zentimetroko obus bat aurkitu dute Galdakaoko Txomin Egileor kalean, Ibaizabal ibaitik gertu. Leherkari hau 36ko gerrakoa zela uste da eta 15,5 kilo pisatzen zituen. Ertzaintzak lehergailuak desaktibatzeko protokoloa aktibatu eta 11:00etarako lehergailua zartarazi du.
Ertzaintzaren arabera, 100 milimetroko kalibrea eta 464 milimetroko luzera zituen. 1,5 kilo trilita leherkari zeukan. Inguruan zebiltzan herritarren segurtasuna zaintzeko beharrezkoak ziren lanak egin ostean zartarazi dute obusa. Hemen EITBk grabatu duen leherketaren unea: