argia.eus
INPRIMATU
Obedientziaren bidea ezbaian jarriko dute asteburuan Gasteizen
  • Desobedientzia jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Gasteizen, maiatzaren 13 eta 14an. “Gaurdanik, gugandik, desobedituz eraiki” leloa hautatu dute horretarako, desobedientziaren aldeko jarrera berretsiz. Fracking ez Arabak, Hala Bedi Irratiak, Ernaik, Joxemi Zumalabe Fundazioak, Hezkuntza Plataforma Guneak eta Eleak/Libre mugimenduak elkarlanean antolatu dute ekimena.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 12a
Desobendientzia jardunaldiak elkarlanean antolatu dituzte hainbat eragilek.

Bultzatzaileek ezbaian jarri dute obedientziak dakarrena. Beren esanetan, “obedientziaren bidea argia da, bake soziala bermatzen du eta ziurtasunez betea dago, bai: nabari da noraino ekarri gaituen, nora garamatzan. Desobedientzia arazoa da, dioskue. Obedientzia da arazoa, diogu”.

“Aldaketa pertsonalik gabeko eraldaketa kolektibo sinesgarririk” ez dagoela iritzita, desobedientziari aukera bat ematera bultzatu nahi dituzte herritarrak. Bultzatzaileen aburuz, beharrezkoa da desobedientzia bizitzako alderdi guztietan eraikitzea, “egungo lokatza patriarkal, energetiko, inperialista, ekologiko, emozional, prekario eta autoritarioa” deuseztatzeko.

Egitarau oparoa antolatu dute: