Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek, langileek eta haien senideek unibertsitatean bertan euskara ikasteko aukera dute.
Aurtengoa ez da lehenengo ikasturtea izango, 2013an hasi zen NUPeko euskara taldea eskolak ematen. Unibertsitateko ikasleak irakasle bihurtzen dira eta ez dituzte eskolak kobratzen. Euskararen ezagutza eta erabilera mailak kezkatuta jarri zuten egitasmoa martxan. Eskola ordu arruntez gain mintzapraktikarako aukera ere izango da. Zero eta lehen mailak eskainiko dituzte. Izena eman nahi duenak ondoko helbidera idatzi behar du bere euskara maila zehaztuta: nupeneuskara@gmail.com