Nuit Debout mugimenduak lehen batzarra egin du Baionan

  • 17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.

     


2016ko apirilaren 15an - 18:09
Martxoaren 31n, Frantziako lan erreformaren kontrako manifestazioaren ondoren hasi zen gorpuzten Nuit Debout mugimendua Parisko Errepublika Plazan.

Prentsa tradizionalak bultzatzen ez dituen eztabaidak izatea eta herritarren ahotsa izatea dute helburu. Bost minutuz hitz egiteko aukera izango du batzarrera hurbildu den orok: “Garrantzitsua da harrera egitea etortzen diren guztiei”, adierazi du Sophie Hautanauve mugimenduko kide batek Radio Euskadiko Boulevard saioan.

“Herritarrak ez gara ordezkatuta sentitzen eta ez dugu gure burua azaltzeko espaziorik. Enpresa txikiak dituzte hainbat jendek, eta zailtasunak dituzte bizirauteko”, azaldu du Hautanauvek, mugimenduaren sorreraren zergatiez galdetuta.

“Ikaragarritzat” jo du deialdiak izan duen hedapena: “Ez genuen espero jendeak horrela erantzutea, 500 pertsonek jarraitzen dute dagoeneko Facebookeko orria”.

Dinamikak Espainiako Estatuko M15a mugimendua ekarri die gogora hainbati. Hori baieztatu du mugimenduko kideak berak ere: “Espainiako Estatuan Podemosekin gertatu den guztia interesatzen zaigu, erabili dituzten erreminta teknikoak batez ere”.  

Martxoaren 31n, Frantziako lan erreformaren kontrako manifestazioaren ondoren hasi zen gorpuzten Nuit Debout mugimendua Parisko Errepublika Plazan. Frantziako Poliziak hustu egin zuen plaza, baina hartu egin zuten berriz egun horretan bertan. Frantziako Estatuko hainbat hiritara ere zabaldu da dinamika azken egunotan.

#NuitDebout traola erabiliz ari dira biltzen mugimenduaren inguruko berri guztiak. Nuit Debout Pays Basque kontua ere sortu dute Facebook eta Twitteren.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nuit Debout mugimendua
Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


2016-06-09 | Estitxu Eizagirre
Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik

Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.


Sindikatuen zortzigarren greba eguna Frantziako Estatuan

Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]


Eguneraketa berriak daude