Nuclenor, Garoñako ateak irekitzear

  • Burgosko zentral nuklearra berriro irekitzeko beharrezko pausoak ematen ari da Nuclenor. Hark aurreikusi bezala joanez gero, beste 17 urterako irekiko dute Gasteiztik 40 kilometrotara dagoen zentral nuklearra.


2014ko urriaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Asteartean bukatu zen Segurtasun Nuklearraren Kontseiluan lizentzia berritzeko beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea. Garoñako jabeak epe barruan ibili dira eta dokumentazioa maiatzaren 27an entregatu zuten. Nahiz eta, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak abuztuaren 30ean hainbat betekizun eta zehaztapen egin zizkieten zentraleko jabeei. Baldintza horiek betetzeko epe muga bat jarri zioten Nuclenorri eta epeak betez, irailaren 22an aurkeztu zuen dokumentazio gehigarria.

Honako hauek dira, besteak beste, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak egindako eskaerak: lan egitasmo bat burutzea egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruan, egiturari dagokion azterketen egikaritzea, Fukushimako istripuaz geroztik martxan dauden diseinu aldaketak aintzat hartzea, Europako erresistentzia azterketen emaitzak kontuan izatea eta erregaiari dagozkion ikuskapenak egitea.

Nuclenorreko kideen ustez “gogorregiak” dira eskatutako betekizunak, baina, hala ere, Garoña “ahalik eta egoerarik onenean” mantentzen ahaleginduko direla esan dute. Equoren ustez, berriz, Garoña ezingo da gutxienez  beste hiru urtetan ireki, eta beraz, 2017ko urria arte behintzat itxita behar luke. Hala ere, Espainiako Gobernuak irekiera data aurreratuko balu, zentral nuklearra beste 17 urtez egongo litzateke irekita, 2031. urterarte. Bestalde, Greenpeacek ingurugiroa kontuan hartu gabe zentral nuklear bat ireki nahi izatea leporatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude