NSA

NSA gai da Interneten konektatu gabeko ordenagailuak espiatzeko irrati uhinen bidez

  • AEBtako Inteligentzia Agentziak (NSA) mundu osoko 100.000 ordenagailuri eraginen dien softwarea ezarri du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.


2014ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Edward Snowdenen filtrazioetan oinarrituta argitaratu da NSAri buruzko informazio berri hau.

Orain arte, zelatatze gehienak sarera konektatuta zeuden ordenagailuek izaten zituzten. Hemendik aitzina Internet erabiltzen ari ez diren erabiltzaileen datuak ikus ditzakete irrati uhin berezien bidez.

Quantum izenez ezagutzen da AEBetako Inteligentzia Agentzia 2008az geroztik erabiltzen ari den zelatatze sistema.

Irrati frekuentzia bidezko espioitza mota hori gauzatu ahal izateko USB txartel txikiak instalatu behar ditu norbaitek zelatatu nahi den ordenagailuan.

Edward Snowden CIAko langile ohiaren filtrazioetan oinarritutako dokumentuetatik atera du egunkari ezagunak informazioa.

Txinako ejertzitoa, Errusiako armada, Mexikoko polizia, Europar Batasuneko hainbat merkatu instituzio eta AEBekin aliatuta dauden Saudi Arabia, India eta Pakistan miatu dituzte irrati uhinezko sistema hori erabilita, argitaratutako informazioek diotenez.

Aldiz, AEBetako ordenagailuetan ez dela Quantum sistemarik ezarri argitzen du New York Timesek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: NSA
Hong Kongen Edward Snowden lagundu zuten familiak deportatzeko arriskuan daude

AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalaren (NSA) espioitza programak azaleratu ostean, Edward Snowdenek Hong Kongeko familia batzuengan bilatu zuen babesa. Familia horiek gobernuak deportatzeko arriskuan daude orain.


2017-02-09 | ARGIA
Beste Snowden bat? NSAko agente ohi bat epaitzen hasi dira informazio klasifikatua lapurtzeagatik

AEBetako epaitegi federal batek asteazken honetan NSAko agente ohi bat salatu du, ustez herrialdeko defentsa-alorreko informazioa lapurtu duelakoan.


Wikileaks
Dilma Rousseff Brasilgo presidentea ere zelatatu dute AEBek

AEBetako NSA Segurtasun Agentziak Dilma Rousseff Brasilgo presidenteari eta bere gobernuko  kideen beste 29 telefonotan egindako entzuketen berri eman du Wikileaksek, joan den larunbatean filtratutako dokumentuan.


Wikileaksek filtratu du Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu dituztela AEBek

Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande zelatapean. AEBetako inteligentzia zerbitzuek Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte Wikileaksek lortu eta Libération eta Mediapart hedabideek asteazkenean argitaratutako informazioaren arabera.


Gobernuek telefono lineak "pintxatuta" dituztela onartu du Vodafonek

Telefono konpainia britainiarrak onartu du bere sareak eta gainontzeko konpainienak ezkutuko mekanismoak dituztela, agentzia sekretuek sarean gauzatzen diren elkarrizketak entzun ahal izateko.


Eguneraketa berriak daude