Edinburgoko Schiehallion taldeak Now is the hour (Hau da momentua) kantaren bidez independentziari buruzko erreferendumean baiezko bozka ematera bultzatu nahi ditu herritarrak.
"Azken 300 urteetan Eskoziak hartuko duen erabaki garrantzitsuena da", diote musikariek.
'Ara és l'hora'
Ara és l'hora (Hau da momentua) da, hain justu, Kataluniako ANC eta Òmnium erakundeek Irailaren 11ko Diada egunari begira aukeratu duten leloa. Halaber, izenburu bereko kanta konposatu du Kataluniako Orfeoiko Abesbatza Gazteak. Estoniak, Letoniak eta Lituaniak 1989an egindako Bide Baltikoaren harira konposatu zuten Saulo, Pērkons, Daugava abestiaren bertsioa da.
>