argia.eus
INPRIMATU
Novosvitlivka: gerraren aztarna gordinak
  • Krasnodon eta Luhansk artean dagoen herri estrategikoa da Novosvitlivka. Abuztuan herria “Aidar” izeneko ukrainar batailoi ultranazionalistaren eskutan geratu zen, Petro Poroxenkoren aginduz Ukrainako gobernuak abiatu zuen operazio antiterroristaren barruan.

Ibai Trebiño @ibaitrebino 2014ko azaroaren 05
Novosvitlivka (Ibai Trebiño / Lur Gil) Novosvitlivka (Ibai Trebiño / Lur Gil)

Operazioaren helburua Luhansken eta Errusiako mugaren arteko komunikabideak moztea zen, eta borroka gogorra izan zen gunearen kontrolerako.

“Aidar” batailoiak, herria kontrolatzeko borrokan, eraikin publikoei eraso egin zien: eskola, ospitalea, eliza, etxebizitzak eta abar. Hildako ugari utzi zituen ultranazionalisten erasoak, zibilak gehienak, eta eraikinetan geratu diren aztarnak ere nabariak dira. Gaur, hiru hilabete ere igaro ez direla, ARGIA bertan egon da ondorioen testigantza jasotzeko.

Argazkiak: Ibai Trebiño / Lur Gil