Brigada antolatzen ari dira Notre-Dame-des-Landes erresistentzia gunera. Proiektu berri bat dago martxan: anbaZADa, eraikuntza kolektiboko etxola izango da, dinamika ekintzaileen eta herri minorizatuen eskura egongo dena.
Munduko hainbat lekutara heltzen ari da ZADera joateko deialdia, eta Euskal Herrian ere zabaldu da parte hartzeko deia. Bi zita lotuta daude dagoeneko: abuztuaren 7tik 15era aireportuaren aurkako laguntza batzordeekin batzarrak izango dira, eta abuztuaren 12tik 20ra jardunaldi intergalaktikoak ospatuko dituzte bizi esperientziak partekatu eta sareak osatzeko.
Euskal Herrian hitzordu hauetara joateko dei kanpaina abian da. Abuztuan joan nahi duen edonork bere izena helbide honetara bidal dezake: ehzadista@yahoo.com. Mezu horri erantzunez emango zaizkio xehetasunak (nola heldu eta zer eraman, auzolanen eta kanpaldiaren ibilmoldea, etab).
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.
Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]