"Askotan oso garbi uzti behar zaie kazetariei beraiek egiten dutela egunkaria eta ez besteek. Hau da, errealitate instituzionala dago. Gero eta prentsa-kabinete indartsuagoak daude eta kazetariei lana 'errezten' saiatzen dira. Baina, batzuetan, erakundeentzat interesgarria dena, agian ez da hala gertatzen egunkarientzat (...) Ezin diegu utzi instituzioei gure produktua egiten, eta ostera, gureganatu behar dugu gure lan-moldea (...) Euskaraz aritzen diren kazetariek ez dute lan-faltarik. Argi dago, kazetari denak eta euskalduna denak, ziur lana izango duela. Merkatuak berak eskatzen du". (2006ko apirila, 368. zenbakia)