Nork eta zergatik eraiki du mundu iluna hilerokoaren inguruan?

  • Emakume gazteen sexu osasuna hobetzeko mozioa aurkeztu zuen joan den apirilaren 21ean Manresako CUPk.


2016ko maiatzaren 04an - 09:57

Udaletxeko pleno aretoan asaldura eragin zuen gaiak, eta hedabide batzuek estu ere hartu dute alderdia udalean konpresa ekologikoak eta merkeagoak erabiltzea proposatzeagatik. Akaso, hilekoaren gaia geure barruan bizi dugulako, baina harridura eragin digu emakumeon 28 egunez behingo zikloaz iritzia emateko eta hausnarketak egiteko zenbaitek duten gogoak, eta gaiari buelta bat emate aldera gaurko tertuliara ekarri dugu Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin hausnartzeko.

Tertulia hau Arrosa Sareko Zebrabidea saiotik ekarria da ARGIAra CC-by-sa lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude