Nork aginduta?

  • 37 urte igaro dira otsailaren 13an Joxe Arregiren gorpua heriotzeraino birrindu zutenetik. Ordutik, irudi beldurgarriz gogoratu behar izan dugu egun hau. Begiak estali, ahoa isildu eta belarriak itxi nahi izan dizkigute, torturaren erabilpen sistematikoa ukatuz, egia itzalean inkomunikatuz. Gatazka politikoa ukatu nahi duten berdinek, Euskal Herriari hitza eta erabakia erautsi nahian erabilitako bortizkeria ezkutatu nahian dabiltza egun ere.


2018ko otsailaren 13an - 11:21

Ilunean eta isilpean mantendu nahi duten errealitatea gordina den arren, torturaren erabilpena baieztatu eta eragindako kalteak argitara atera dituzten ikerketa ezberdinak kaleratu dira azken urteetan. 2016an Euskal Memoriak 5.600 tortura kasu baino gehiago baieztatu zituen, eta orduan egindako lana Urkulluren gobernuak zinikoki gutxietsi zuen: “¿Es lo mismo tener de pie a una persona en un interrogatorio o lo que puede ser la práctica de la bolsa o la práctica de electrodos? No, no es lo mismo”. Bai, berdina da, berdina zarete.

2017an Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari eta EHUri enkargatu zien txostenean, 1960tik 2014ra bitartean Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban emandako 4113 tortura kasu baieztatu ditu. Zenbakiak zenbaki, adin ezberdinetako eta hamaika tortura formen testigantzen ahotz urratua entzun dutenek aski ongi dakite oraindik ere kasu ugari dokumentatu gabe geratu direla. Espainiar Gobernua hiru lurraldeetan egindako ariketa ekidin nahian dabil Nafarroan, berriro ere beraien legea inpunitatea bermatzeko erabiliz.

Bide luze baten emaitza izanik, torturaren erabilpen sistematikoaren gaineko aitortza instituzionalean aurrera pausuak eman badira ere, oraindik urrats asko falta dira emateko. Aitortza abiapuntu izanda, haritik tira eta honen arduradun politikoak eta konplizeak argitu, kaltetuak erreparatu eta berriro ez gertatzeko bermeak zehaztu behar dira. Kopuruak mahai gainean jarri behar dira, baina baita arduradun eta konplizeen izen abizenak ere. Kolore desberdinetako poliziek torturatu dute. Komunikabideek isilarazi. Epaileek babestu. Nortzuk dira agindu dutenak? Zeintzuk dira beraien siglak?.

Txostenen datu hotzek ez dute inondik inora islatzen gazte belaunaldi ugariri torturak eragin digun kalte humano eta politikoa. Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militanteak birrintzeko tresna izan da tortura, eta mugimendu politiko gisan torturaren erabilpen sistematikoak bezain beste garrantzi izan du torturaren mamuak berak. Jarraipenak, atxiloketa mehatxuak, zerrenda beltzak, inkomunikazioa, erbestea, espetxea ....barrenean sartutako beldurraren ahots isilduak.

Jazarpenaren gainetik, euskal gazteriaren konpromisoa, determinazioa eta eskuzabaltasuna azpimarratu nahi ditugu gaurko egunean. Gaur garenaren testigu mutua da haria eten ez denaren seinale. Ez torturak, ez bestelako jazarpenek ez dute euskal askapen borroka geldituko.

Zapalkuntzarik gabeko Euskal Herrian amesten dugun gazteok bidean aurrera jarraitzeko determinazioan berresten gara. Bakarturik, isilik, entzungor eta bazterrean nahi gintuztenen aurrean kalera irtenaz. Askatasuna dugu amets eta hori ez dago birrintzerik. Gazteria aurrera!

Bidali zure iritzi artikuluak iritziak@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude