argia.eus
INPRIMATU
Nora joan dira mutilak?
  • Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela erakargarri.

dantzan.eus Kattalin Agerre 2025eko urriaren 08a
Ezpata-dantza, Santa Isabel, Antio, Zumarraga, 2008-07-02.

Luzaroan, gizonezkoek bakarrik dantzatu dituzte gure jai egun handietako dantzak. Beste zenbait esparrutan bezala, gizonezko dantzariek hartu dute plaza eta gizonezkoek egindako dantzak goraipatu eta jarri dira balioan. XXI. mendean, ordea, batez ere azken hamar urteetan, emakumeak hainbat erritu eta dantzetan parte hartzen hasi dira. Kasu batzuetan inongo eztabaidarik gabe, beste batzuetan gogoeta eta hausnarketa prozesuei esker eta gutxi batzuetan liskarrak tarteko.

Kasuan kasu, herri askotan mutilak pixkanaka dantza uzten ari direla ari gara ikusten. Nora joan dira mutilak? Plaza hartzea edota dantzari izatearen ohorea orain ez al zaie interesatzen?

Argazki hauetan ikus daiteke zenbait herrietan gertaturikoa. 2000-2010 urteetan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten tokian tokiko dantzak, 2010-2020 urteetan emakumeak hasi ziren parte hartzen eta azken 5 urteetan ia mutilik ez da ari dantzan zenbait erritotan.

Zumarraga

2008

 

Zumarraga Antio ezpata-dantza 2008 9503
Ezpata-dantza, Santa Isabel, Antio, Zumarraga, 2008-07-02.

 

2015

 

Antioko ezpata-dantza 2015 ezpata-dantza 02
Ezpata-dantza Antion, soka-dantza, 2015-07-02. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

 

2025

 

Zumarraga ezpata-dantza
Ezpata-dantza, Santa Isabel, Antio, Zumarraga, 2025-07-02. Argazkia: Jonmikel Intsausti

 

Iurreta

2018

 

Iurreta dantzari-dantza
Dantzari-dantza, San Migel, dantzari-dantza, Iurreta, 2018-09-29. Argazkia. Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

2016

 

Iurreta dantzari-dantza
Dantzari-dantza, San Migel, dantzari-dantza, Iurreta, 2016-09-29. Argazkia. Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

2024

 

Iurreta
Erregelak, Iurreta, Goiuria, 2025-03-05.

 

Markina

2015

 

Markina ezpata-dantza
Ezpata-dantza, San Migel, Zerutxu dantza taldea, Markina-Xemein, 2015-09-29. Argazkiak: Olaiz Agirrebeña - Dantzan CC-BY-SA

 

2022

 

Zerutxu dantza taldea
Zerutxu dantza taldea, San Migel, Markina-Xemein, 2022-09-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

2024

 

Markina ezpata-dantza
Ezpata-dantza, San Migel, Zerutxu dantza taldea, Markina-Xemein, 2025-09-29. Argazkiak: Miren Hazas - Dantzan CC-BY-SA

 

Bera

2010

 

Bera Bordon-dantza
Bera, San Esteban, 2010-08-03. Argazkia: Eira Vila / dantzan - CC BY-SA

 

2014

 

Bera: San Esteban 2014 bordon-dantza 01
Bera, San Esteban, 2014-08-03. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan - CC BY-SA

 

2025

 

Bera bordon-dantza
Bordon-dantza, San Esteban, Bera. 2025-08-03. Argazkia: Erran

 

Berastegi

2005

 

Berastegiko dantzak
Berastegiko San Joan dantzak, BeBerastegi, 2005-08-10. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

2021

 

berastegi San Joan dantzak
San Joan dantzak, Berastegi, 2021-08-10. Argazkia: Ataria

 

2025

 

berastegi San Joan dantzak
San Joan dantzak, Berastegi, 2021-08-10. Argazkia: Ataria

 

Monteagudo

2015

 

Monteagudo paloteado
Paloteado, Monteagudo, 2015.

 

2019

 

Munteagudo paloteado
Paloteadoko dantzariak, Monteagudo, 2019-08-16. Argazkia: Cesar Villar

 

2024

 

Monteagudo paloteado
Paloteado, Monteagudo, 2024-06-01.