Nor da Mohamed Morsi Egiptoko presidente berria?

  • Mohamed Morsi Anaia Musulmanen hautagaia izango da Egiptoko presidente berria, botoen %51,73 lortuta. Ahmed Shafik-ek, Hosni Mubarakek 2011n lehen ministro izendatu zuenak, botoen %28,27 lortu ditu. Presidente berria definitzean, Anaia Musulmanekiko fideltasuna nabarmendu behar dela dio Vilaweb.cat agerkari katalanak.


2012ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Mohamed Morsi Egiptoko presidente berria.

Egiptoko lehendabiziko presidente zibila da Morsi. 2011ko urtarrileko iraultzarekin hasitako prozesuak eraman du kargu horretara, eta Hosni Mubarak diktadorearen lekukoa hartuko du, urte luzez Anaia Musulmanak jazarri zituenaren lekukoa, hain justu.

1951n jaio zen Morsi. Kairoko Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen eta Hego Kaliforniako Unibertsitatean egin zuen doktore tesia. 1980ko hamarkadaren hasieran Kaliforniako Estatu Unibertsitatean egin zuen lan, eta 1985ean Egiptora itzuli zen, Zagazigeko Ingeniaritza Unibertsitatean irakasle bezala hasteko.

Anaia Musulmanen barruan egin duen bideak ez du zerikusirik mugimendu horretako beste hainbat kide historikoren ibilbidearekin. Hosni Mubaraken erregimenak eta haren aurretikoek jazarri eta atxilotu egin zituen haietako asko. Morsi 2000ko hamarkadan hasi zen nabarmentzen, hautagai independente gisa diputatu hautatu zutenean. Orduz geroztik, Anaia Musulmanen barruan egin duen ibilbidea hertsiki loturik egon da Khairat al-Shater buruzagiarekin duen harremanarekin. Analistek diotenez, mugimenduaren diziplinarekiko erakutsi duen fideltasunak eta bere izaera adeitsuak eraman dute Morsi orain dagoen lekura.

Arabiar herrialdeen artean, Egipto da garrantzitsuena estrategikoki, politikoki eta geografikoki. Presidente berriak hauteskunde kanpainan esan du "islamismo moderatu" baten bidez ekarriko dituela "egonkortasuna, justizia eta oparotasuna", baina gaineratu du lehen ministroak ez duela zertan islamiarra izan, kristau koptoei eta beste gutxiengo batzuei zeharkako erreferentzia eginez. Nazioarteko politikari dagokionez, adierazi du 1979an Israelekin sinatutako bake akordioa mantenduko duela, baita palestinarren egoera hobetzeko ahaleginak egingo dituela ere.

Barne politikari dagokionez, indar handia duen estamentu militarrarekin zer nolako akordioak egingo dituen ikusteke dago oraindik. Analisten hitzetan, segurtasun aparatuari, ejertzitoari eta burokraziari aurre egin beharko die Morsik.

Informazio gehiago:

Horrela ospatu zuten Egiptoko Tahrir plazan presidente berriaren izendapena. Bideoa ingelesez da, Al Jazeerak egina.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-18 | ARGIA
Laguntza humanitarioaren bila joandako 400 pertsonatik gora hil ditu Israelek

31.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-18 | ARGIA
Gazako genozidiora "ez ohitzeko" eskatu dute milaka herritarrek Donostian

250 kulturgiletik gorak egin zuten deialdia “Kulturatik genozidioari stop” manifestaziorako. Milaka lagunek Alderdi Eder eta Haizearen Orrazia arteko ibilbidea bete dute martxoaren 17an. Hainbat esku-hartze artistiko izan dira tartean. Inpakturik handiena, ibilbidean... [+]


Eguneraketa berriak daude