ONCFS, Frantziako Ihizi eta fauna basaren erakundeak egin ikerketen arabera, kastore bat hurbildu da Uztaritzerat. Bazen 300 bat urte ez zela Lapurdin holakorik izan.
Nolaz? Nondik etorri da eta kaltegarria ote da ingurumenarentzat? Erantzunak eman dizkigu Jon Mujika Urteaga natura zaleak, Panpi Mercapideren galderei erantzunez. Elkarrizketa lotura honetan duzu entzuteko moduan.
Albistea Gure Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.