argia.eus
INPRIMATU
Non kokatuko lirateke fikziozko pelikuletako eszenatokiak?
  • Non kokatuko litzateke Simpsondarren Springfield? Eta Harry Potterren Howarts? Wondernode webguneak fikziozko serie eta filmen ustezko kokaguneak kalkulatu eta mapa osatu du.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 27a

Klikatu irudiaren gainean mapa handitzeko.

Bi datu mota biltzen ditu mapak. Batetik, benetako grabazio guneak zehazten ditu. Adibidez, Batman trilogiaren Gotham City AEBetan eta Ingalaterran grabatu zutela argitzen dute Wondernoden. Era berean, Star Warseko Forest Mon of Endor ere AEBn filmatu zutela diote.

Bestetik, obretako xehetasunetan eta datuetan oinarrituz, suposatutako tokiak markatu dituzte mapan. Besteak beste, Wikipediako eta zaleen foroetako informazioa hartu dute aintzat. Hala, imajinatu dute adibidez, Finding Nemo Australiatik gertu egingo litzatekeela, erreala balitz, eta Guatemala eta El Salvador artean Jurassik Park sagako The five deaths.

Parte hartzea oinarri

Mapa osatzeko laguntza eskatzen dute. Norbaitek infomazio osagarria izanez gero, edo alegiazko eszenatoki baten kokapena datuetan funtsatuta aurreikusi ahal badu honako posta helbidera idazteko eskatu dute: helowondernode@gmail.com