"Hilabete luze irauten duen Musika Hamabostaldiak omenaldi arrotz eta bereziak izan ditu aurtengo jaialdian (...) Non egon dira Pablo Sarasateren obrak? Biolinerako idatzi zituen pieza jolastiar eta distiratsuek ez dute ziklo bat merezi? Zergatik Bizeten Carmen opera eta ez Pucciniren urteurrena ospatzeko bere musika-antzezlan deigarri bat? (...) Zaharberritutako Victoria Eugeniak duen akustikak ez dio orkestra sinfoniko bati mesederik egiten, baina ganbera musikarako itzela da. Hala, hiru erregeen emanaldia paregabea izan dugu, Zacharias, Zimmermann eta Schiffen Schuberten hirukoteekin". (2008-09-09)