Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez San Vicente Oreka Tx taldeko kideek Nömadak Tx proiektuaren bigarren fruitua kaleratu dute. Donostiako Zinemaldian India, Mongolia, Laponia eta Saharan zehar egindako bidaiaren inguruko dokumentala estreinatu zuten eta orain, filmeko musikaz gain bost kontinenteetan grabatutako abestiak biltzen dituen diskoa osatu dute. Bestalde, Jokin Lasak Peli Markiegi (1905-1946) poeta debarraren olerkiak ardatz dituen Zera izeneko diskoa kaleratu du.