argia.eus
INPRIMATU
Nola identifikatzen dugu gatazka espazio publikoan?
  • Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera gogoeta asko gertatu dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu du Ula Iruretagoena arkitektoak.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko martxoaren 01

Zein da gaur egun espazio publikoak duen funtzioa? Nola identifikatzen dugu gatazka bertan? Zer da espazio publikoa gaur eguneko hiritarrarentzat? Beldurra eta espazio publikoaren lotura aztertu dugu. Gizarte modernoak segurtasuna bizitza kalitatearekin lotzen du.

Erakundeetatik segurtasuna bermatzeko lan estetiko handiak egiten dituzte: ordenantzak sortu eta polizia jarri. Beste maila batean, espazioen diseinuan geroz eta presenteago dago gune seguruak egitea, kamerak gure bizitza kontrolatzea arazo geopolitiko batera garamatza, baina seguritatearen izenean libertate asko ari gara galtzen.

 

Elkarrizketa hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.