argia.eus
INPRIMATU
Nola esaten da ‘click’ euskaraz?
2005eko irailaren 28a
Microsoftek bere lekuko hizkuntzen programaren (LLP) berri emateko kaleratutako prentsa ohar ofizialak izenburu hau du: How do you say 'click' in Basque? (Nola esango zenuke 'click' euskaraz?). Aipatu programa atzo (27) aurkeztu zuten eta hura erabiliz bere programa guztiak eleanitzak izatea lortu nahi du Microsoftek. Internet&Euskadi blogean irakurri dugunez, LLPak, programak eta horien itzulpenak bereizi nahi ditu, hizkuntzalariek hizkuntzen fitxategiak kodea ukitu gabe manipulatzeko aukera izan dezaten. Modu horretan, Windowsen euskarazko lokalizazio batek ez du milioika euroko kostua izango, duela bi urte arte gertatzen zen bezala.