Nola egin ikerketa feminismoaren begietatik

  • Historian zehar zientzia eta ezagutza garatzea gizonen esku egon da. Jarduera horretan aritu diren emakumeak baztertzeaz arduratu izan da gizona. Gaur egun, bestelakoa da egoera. Baina, nola, zeinentzat, zeri buruz sortu ezagutza? Eta zer da ikerketa ikuspegi feministatik egitea?


2014ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Barbara Biglia Katalunian emandako hitzaldi batean. Argazkia: flickr.com

Ekainaren 19an eta 20an Ikerketa Metodologia Feministak: giza eskubideen aldeko tresnak eta aplikazioak jardunaldiak egiten ari dira EHUn, Donostian. Hegoak eta SIMReFek antolatu ditu jardunaldiok.

Bi eguneko saioei sarrera eginez, atzo (ekainak 19) Barbara Bigliak han bildutako 200 lagun ingururi gaian kokatzeko tresnak eskaini zizkigun. Bera Ikerketa Feministarako Metodologiaren Diziplinarteko Mintegiko (SIMReF) koordinatzailea da eta psikologiako doktorea. Bigliak emandako hitzaldiaren printza batzuk jaso ditugu hemen:

"Ikerketa ez dugu egin behar kristalezko jauregian soilik, alegia, unibertsitatean bakarrik.

Nolakoa da ezagutza eta zientzia? Feminismoaren ikuspegitik androzentrista, sexista, faltsuki neutrala eta testuingurua kontuan hartzen ez duena da.

Nola, zeri buruz, nork, zeinentzat sortzen da ezagutza? [eta galdera horiei erantzunez irudi bitxia jarri digu: emakumeen orgasmoa ‘deskubritu’ zuen gizon ikertzaile taldea hedabideetan atera zenekoa].

Eskatu behar izan da ‘mesedez’ emakumeak ere ikertzeko, bai baitaude gizonen eta emakumeen artean diferentzia biologikoak, kulturalak, medikuak… Bestetik, zientzian emakume sortzailerik ez zegoen, edo hobeto esanda, zeudenak gutxiesteko lana hartu zuten. Orain zein egoeratan gaude? Epistemologia feministak berriz pentsatu behar du nola sortuko duen ezagutza eredu patriarkala gaindituz.

Ikerketarako metodologia kuantitatiboa kontserbadorea da eta kualitatiboa kritikoa? Ez! Emakumeen aurkako erailketak kontatzeak ez al digu balio izan behingoz arazoa indibiduala baino gizartearena dela mahai gainean jartzeko?

Genero ikuspegia kontuan hartuta ikertzen dela esateak ondorio maltzurrak ditu. Gauza bat da genero-ikerketak modan jartzea eta beste gauza bat da nolako ikerketak egiten diren. Hona adibideak:

            - Espainian adibidez joera dago emakumeez halako datu emateko eta gizonez halako datu emateko. Baina ez da aztertzen emaitzak diferenteak badira zergatik diren diferenteak.

            - Emakumeez soilik hitz egiten duten ikerketak egiten dira. Bularreko minbiziaz adibidez. Beraz, generoa=emakumea.

            - Genero ikerketak egiten dira gai horietarako diru-laguntzak daudelako.

            - Badirudi, generoa era horietara landuta, aldaketarako beharrik ez dagoela, feminismoaz eta diskriminazioaz hitz egiteko beharrik ez dagoela. Metodologia feminista eta genero gaiei buruzko lanak nahasi egiten ditugu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude