Nola ari dira aldatzen bere burua sindikatuak?

  • Galdera horri eta beste hainbati erantzuteko mintegia antolatu dute EHUk, Manu Robles-Arangiz institutuak eta Primero de Mayo aholkularitza taldeak Leioan. Globalizazioaren aurrean botere sindikalak dituen erronkak aztertuko dituzte.

Globalizazioaren eta prekarizatzearen aurrean langileek dituzten baliabideak aztertuko dituzte mintegian. (Argazkia: ELA)

2017ko irailaren 29an - 10:17

Urriaren 2an eta 3an sindikatuen antolakuntzari eta identitate kolektiboei buruzko hausnarketak plazaratuko dituzte nazioarteko hainbat adituk Leioan, EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatean. Besteak beste Quebecetik etorritako Christian Levesque eta Melanie Dufour-Poirier ariko dira mintegian. Azkeneko horrek gazte mugimenduaren eta ekintza sindikalaren arteko harremanez hitz egingo du, esaterako.

Bi eguneko egitarauan negoziazio kolektiboa, botere baliabideak, ordezkaritza sindikala eta lan antolaketa berriak izango dituzte aztergai.

Horrez gain, lantegietan bertatik bertara izandako esperientzia batzuen berri ere emango dute. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek elkarlanean abiatutako AHTko lan esplotazioari buruzko ikerketaren emaitzak azalduko ditu Urko Apaolaza kazetariak.

Mintegia doakoa eta librea da, baina komeni da aurrez izena ematea.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude