Noiz iragarriko du Artur Masek hauteskundeen aurrerapena?

  • Kataluniako presidenteak eta Espainiakoak gaur egingo duten bileraren aitzinean, titularrekoak dirudi egiteko geratzen den galdera bakarra. Bileraren aurretik Mas eta Rajoy konbatea berotu nahian dabiltzan boxeolarien gisa aritu dira: Kataluniako ogasunaren “enbrioia” aurkeztu du batak; besteak adierazi du independentismoari aurre egingo diola Konstituzioarekin.


2012ko irailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas eta Mariano Rajoy, artxiboko irudi batean.

Adierazpen publikoetan botatako desafioak gorabehera, modu pribatuan ere bi gobernuen ordezkariek asko hitz egin dute aste honetan, baina ez dirudi akordiorako tarterik dagoenik. Desadostasunaren eszenifikazioa iragarrita dago: Masek, bileraren balorazioa Moncloa jauregian egin ordez, Generalitateak Madrilen daukan delegazioan egingo du. Keinu bat, baliteke, baina esanguratsua.

CiUren gobernua asebeteko lukeen itun fiskala ez da sartzen Espainiako Gobernuaren planetan. Hala ere, Rajoyk ez dio atea muturrean itxi nahi Masi eta baliteke Kataluniaren finantzazioa hobetzeko formularen bat eskaintzea, 2013. urtean gauzatuko litzatekeena.

Kontua da, Masek ezin duela horrelako formularik ere onartu, garondoan baitauka irailaren 11ko manifestazio independentistan parte hartu zuten herritarren hatsa. Beraz, geroz eta argiago ikusten da hauteskundeak aurreratuko dituela. Boto-emaile subiranisten parte handi bat bereganatuko luke CiUk hori egingo balu, ERC eta PSCren aldean daukan abantaila posizioa baliatuz.

Ondoren nondik jo, hori beste errota bateko ura da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude