Nobela beltza, misterioaren bizileku (K. Iribarren, X. Olarra eta J. Cillero)


2006ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Karmelo Iribarren: "Horren demagogoa eta aspergarria den kritikaren alderdi zehatz batek gutxiesten du nobela beltza, Europan batez ere. Egia ukaezina balitz bezala saltzen dizute beren iritzia. Argia eta entretenigarria den orok beldurra ematen die, beren moldakaiztasuna islatzen duen ispilua delako".

 

Xabier Olarra: "Euskal Herria txikia da tamainaz eta horrek, dudarik gabe, baldintzatzen du nobela beltza idaztea. Baina hemen izan dira makina bat gertaera latz, makina bat nobela beltz idazteko modukoak. Artistaren eskua da falta dena, ezer falta bada".

 

Javi Cillero: "Teknikaren aldetik aurrerapauso handiagoak behar dira, dokumentazioa zaindu eta abar. Esanguratsua da oraintxe bertan euskal literaturan egile bat bera ere genero honetan espezializatua ez izatea, Gereño eta Garate izen klasikoak alde batera utzita. Adibidez, non dago euskal Vazquez Montalban bat edo?"

(2006/09/30)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal nobela beltza
Nobela beltzaz solasteko enegarren zita (H)ilbeltzaren eskutik

Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.


2022-01-12 | ARGIA
(H)ilbeltza hemen da: ezagutu aurtengo egitaraua plano-sekuentzia bakarrean

Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.


2021-12-22 | ARGIA
Astebeteko egitaraua dakar (H)ilbeltza jaialdiaren VIII. edizioak

Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.


Itxaro Borda
“Hizkuntza da, justuki, Amaia Ezpeldoik ikertzen duen kasurik potoloena”

Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko. 


Aste honetan egingo dute Lanbro Beltza topaketaren IX. edizioa

Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude