argia.eus
INPRIMATU
Noam Chomsky EHZ jaialdian
ARGIA @argia 2014ko martxoaren 21
Noam Chomsky hizkuntzalari eta ekintzaile politikoa ekain bukaeran izango da Lekornen (Argazkia: The Clinic)

Adel Bakawan ikerle eta soziologo kurduak, Mouss Ag Assarid Azawad mugimenduko bozeramaileak, Kataluniako CUPeko ordezkariek eta Adaluziako SAT sindikatuko kideek ere parte hartuko dute, beste eragile batzuen artean, mahai-inguru eta hitzaldietan, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Mintzaldiak, tailerrak, erakusketak, irakurketa espazioa eta bestelako egitasmoak bilduko dituen Gogoeta gunea Garroa gazteluan kokatuko da.

Kontzertuei dagokienez, apirilean hasiko dira Lekornen zein taldek joko duten iragartzen.

Hiru egunetarako bonoak salgai daude jada, 45 euroan.