"Niri gehien inporta zaidana da ikustea korsikarrek koofizialtasuna nahi dutela"

  • Korsikako Biltzarreko gehiengoak korsikeraren koofizialtasunaren alde bozkatu du historian lehen aldiz. Bozka horren harira, Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Veronique Sciaretti biltzarkide abertzaleari. Guk pasarte batzuk ekarri ditugu hona:


2011ko irailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Veronique Sciaretti, Corsica Liberako hautetsia

"Aspaldian aldarrikatzen genuen hizkuntzaren ofizialtasuna, eta hori eskatzen zuen mozioa aurkeztu genuen. Komunistek mozioari aldaketa aurkeztu zioten, ofizialtasunaren ordez koofizialtasuna eskatuz. Gure iduriko, gauza bera da; semantika kontu bat besterik ez da. Bozka erabat historikoa da."

"Orain pilota Frantziako Estatuaren eskuetan dela erran nezake. [...] estatuak ditu koofizialtasuna ahalbidetzeko neurriak hartu beharko. Horrek erran nahi du beharbada Konstituzioa moldatu beharko duela."

"Zifrarik ez dut [korsikeraren egoera azaltzeko], baina adibide adierazgarri bat badut. Bost urteko seme bat badut, korsikeraz hitz egin diot sortu denez geroz eta beti korsikeraz ari zen. Eskolara joan eta aste batez korsikeraz hitz egiteari utzi zion. Korsikeraz hitz egiten diot, eta frantsesez erantzuten dit."


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude