#NireEskuDago traola erabiliz, herritarrak protagonista egitea, eta dinamikako bazkide izateko arrazoiak azaleratzea da Gure Esku Dago-ren kanpainaren helburua. Era berean, #NireEskuDago idatzirik agertzen den irudiak sarean zabaltzea proposatu dute dinamikako kideek.
Gure Esku Dagok bazkide kanpaina jarri zuen martxan urtarrilean, “erabakiaren aroa bururaino eramateko eta herritarren zuzeneko parte-hartzeari bide emateko”. Eskura hausnarketa prozesuaren eztabaiden eta erabakien ondorioa izan zen.
Bazkideek eskubidea dute dinamikaren erabakien eztabaidan parte hartu eta botoa emateko. Era berean, dinamika ekonomikoki sostengatzeko konpromisoa hartuko dute, bere aukeren arabera hautatutako kuotari esker.
Bi modu daude bazkide egiteko: Gure Esku Dago-k herri eta auzoetan dituen batzordeekin harremanetan jarri eta bazkide fitxa betez, edo Gure Esku Dago-ren atarian dagoen bazkide-fitxa betez.
Gure etorkizunaren erabakian protagonista izan nahi dudalako #NireEskuDago @GureEskuDago https://t.co/U6Kcga9MGw
— Jexux Olaziregi (@jexuxolaziregi) March 10, 2016
Herri mugimendu sendoa nahi dudalako @GureEskuDago bazkide egin naiz.Hori lortzea zure esku ere badago #NireEskuDago https://t.co/sZ1LS1FJZ0
— karmele olabarrieta (@Kolabarrieta) March 10, 2016