#NireEskuDago: sare sozialetara egokitutako bazkide kanpaina abian

  • #NireEskuDago traola erabiliz, herritarrak protagonista egitea, eta dinamikako bazkide izateko arrazoiak azaleratzea da Gure Esku Dago-ren kanpainaren helburua. Era berean, #NireEskuDago idatzirik agertzen den irudiak sarean zabaltzea proposatu dute dinamikako kideek.


2016ko martxoaren 10an - 15:54
#NireEskuDago, sare sozialetara egokitutako bazkide kanpaina jarri du abian Gure Esku Dago-k.

Gure Esku Dagok bazkide kanpaina jarri zuen martxan urtarrilean, “erabakiaren aroa bururaino eramateko eta herritarren zuzeneko parte-hartzeari bide emateko”. Eskura hausnarketa prozesuaren eztabaiden eta erabakien ondorioa izan zen.

Bazkideek eskubidea dute dinamikaren erabakien eztabaidan parte hartu eta botoa emateko. Era berean, dinamika ekonomikoki sostengatzeko konpromisoa hartuko dute, bere aukeren arabera hautatutako kuotari esker.

Bi modu daude bazkide egiteko: Gure Esku Dago-k herri eta auzoetan dituen batzordeekin harremanetan jarri eta bazkide fitxa betez, edo Gure Esku Dago-ren atarian dagoen bazkide-fitxa betez.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude