argia.eus
INPRIMATU
Nigerreko estatu kolpeak Europako eta AEBetako interesak kolokan jarri ditu
  • Niamey-en eman zuten estatu kolpea, aurreko asteazkenean. Abdourrahmane Tchiani jenerala da kolpea jo duen militar taldearen burua, eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (CEDEAO) aste bat eman diete presidente ohia berriro ezartzeko, eta bestela “indarra" erabiliko dutela esanez mehatxatu dituzte agintariak.

Ilargi Manzanares 2023ko abuztuaren 01a
Abdourrahmane Tchiani. Argazkia: Africa Archives.

Nahiz eta uranioaren laugarren produktore handiena izan, 25 millioi herritarretik %60a baina gehiago pobrezian bizi dira. Estatu kolpeak Mohamend Bazoum presidente ohiarekiko geroz eta kritikoagoak ziren herritarrek babestu dute.

Estatu kolpeak sortutako kalteak Sahel eskualde guztian du eragina, eta herrialde barruan gerra ekarri dezake. Kanpoko agenteak gerraren barruan ere sartu daitezke, hala nola AEBak edota Frantzia. AEBak Agadezen dronen basea dute, eta Frantziak meatzaritza-ustiapen garrantzia du bertan, Europan erabiltzen den uranioaren %24a Nigerretik etortzen delako, eta Frantziaren %15a.

CEDEAOk presidente ohia berriro ezartzea eskatu du, eta aste batean ez badute egiten, “orden konstituzionala berrezartzeko beharrezko neurriak hartuko dituztela” adierazi dute. AEBek eta Europar Batasunak CEDEAOri babesa eskaini diote, eta panorama AEB, EB eta Errusiaren arteko “botere-jokoa” bilakatu daiteke. AEBek eta EBk Nigerrerako laguntza ekonomikoa bertan behera utzi dute, momentuz.

Errusiaren parte hartzea

Kolpearen aldeko manifestazioetan errusiar banderak ere ikusi dira. Frantziaren aurka geroz eta oposizio indartsuagoko testuinguruan, Errusiak Saheleko erkidegoan bere presentzia handitzeko momentua da hau, batez ere indar militarrak behar badituzte. Kolpea jo duen junta militarrak Frantzia salatu du, “militarki parte hartzea” bilatzeagatik.