Idoia Nievesek Goicoechearen esku-hartzeak berretsi eta datu gehiago eman ditu

  • Idoia Nieves, Nafarroako Ogasuneko kudeaketa zuzendari ohiak deklaratu du  “Goicoechea auziko” akusazioen harira. Parlamentuko ikerketa batzordean eman ditu azalpenak, alderdi bakoitzaren galderei banan bana erantzunda. 10:00etan hasi da agerraldia.


2014ko otsailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Esku-hartzea eta tratu mesedegarria egiaztatzen dituzten frogak aurkezten baditu oposizioak Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkezutuko du. (Argazkia: Noticias de Navarra)

Otsailaren 11n eginiko lehen agerraldian Nievesek BEZaren atzerapena egotzi zion Yolanda Barcinari.

Gaur esku-hartze guztiak berretsi eta xehetasun gehiago gehitu ditu Idoia Nievesek. Ogasun kontseilari izateko aukerari uko egin ziola eta BEZa atzeratzeko erabakia, epez kanpokoa izanagatik,  tributazio legearen aurkakoa izan zela, besteak beste.

PSNk adierazi du esku-hartzea eta tratu mesedegarria salatzen zituzten akusazioak egiaztatzen badira, ikerketa batzordearen emaitza baldintzatuko dutela eta, ondorioz, Nafarroako etorkizun hurbilean aldaketak eragin. Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dezake PSNk, oposizioia osoaren babesarekin, PPrena izan ezik.

Nievesen ondoren Lourdes Goicoechea, Ekonomia eta Ogasuneko presidente ordearen txanda izango da.

Asteartean, berriz, Yolanda Barcinari egokituko zaio komisioaren galderei erantzutea.

Batzordearen lehenengo ondorioak otsailaren 28rako kaleratzea espero da, nahiz eta ikerketa luzatzeko aukera ere badagoen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Eguneraketa berriak daude