Asteartean, otsailak 6, Carpentras hirian (Frantzia hegoaldean) erretiroa hartutako irakasle batek aurre egin beharko dio BNP bankuak eskatuta montatu dioten epaiketari: BNPk burutzen duen iruzur fiskala salatzeko ekintzan aulki batzuen lapurreta sinbolikoaren truke 6 urteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna arriskatzen ditu.
Aulkien lapurreta Baionan Bizi! mugimendu ekologista eta altermundialistak duela bi urte hasi zuen, otsailaren 12an: beren buruei “aulkien segalariak” [faucheurs de chaises frantsesez, parekatuz ekintza hau hazi transgenikoak salatzeko OGM arto soroak segatzen zituzten beste ekintzaile famatuekin] deitzen dituzten militanteek aulkiak osten dituzte iruzur fiskala egiten duten bankuen bulegoetan. HSBC bankua salatuz estreinatu ziren Bizi!koak Baionan eta orduan ere Parisko agintariek erakutsi zuten indar handiagoa egiten dutela dozena erraldoi bati dozena aulki xixtrin berreskuratzeko, banku horrek fiskalitateari iruzur eginez lapurtzen dituen milioiak kaurkitzeko baino.
Gero ATTAC mugimenduak ekin zion Bizi!-ren ekintzak Frantziako estatu osora hedatzeari. Intelektual ezagunek parte hartu dute batera edo bestera ekintzotan. Asteartean Carpentrasen epaitzen duten Nicole Briendek bere herrian BNPk duen bulegoko kadira batzuk harrapatzen hartu zuen parte. Bankuak, tarte horretan, burua makurtu eta publikoki zabaldu behar izan du Kaiman uharteak diren paradisu fiskaleko bulegoak itxi egingo dituela, baina horretarako mobilizatu ziren militanteen kontrako errepresalian jarraitzea erabaki du.
Gaztetatik afera ekologista eta sozial askotako militantea izan den eta 70 urteekin jarraitzen duen Nicole Briendek herri mugimendu eta GKE askoren sostengua edukiko du Carpentraseko auzian. Aste pare bat lehenago, urtarril amaieran, Baionan Bizi!-koek BNPren leihoak zuriz tindatu dituzte, bankeroon gardentasun falta salatzeko.
Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]
Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.
"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]
1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.
2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]