Frantziako presidentzialak

Nicolas Sarkozy presidente ohiaren itzulera burrunbatsua

  • Abuztuaren 22an berretsi du Frantziako presidente izateko bere asmoa. Nicolas Sarkozyk Frantziako egunkari gehienen azalak hartu zituen atzo. Udazken beroa igurikatzen da Hexagonoko mintzaleku politikoetan.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2016ko abuztuaren 24a
udazkenean Les RÚpublicains (LR) alderdiaren primariak izanen dira jokoan.

Nicolas Sarkozyren Tout pour la France liburua salgai dago gaurdanik. Liburua, bere hitzetan, berriz ere Frantziako presidente izateko abiaburua da. 2017ko Frantziako boz presidentzialetarako lasterketa hasi da.

Alabaina, lehenbizi, udazkenean Les Républicains (LR) alderdiaren primariak izanen dira jokoan. Sarkozy izan da alderdiaren presidentea atzo arte, hautagai izateko, ordea, kargua utzi behar izan du. Laurent Wauquiez presidente-ordeak hartu du bere tokia.

Sarkozyren itzulera ezagutu arte, Bordeleko auzapez Alain Juppé izan da LR alderdiko hautagaien artean hobekien paratuta zegoena. Iragan maiatzean –inkesten arabera betiere– alderdikideen bozen ehuneko 43 beretzat ziren. Uneon, ehuneko 38 dira. Bozen joerak behera egin du sei puntutan. Inkesten emaitzak datu interesatuak eta kontrajarriak izaten dira, hala ere, edota halakotzat jo daitezke.

Alain Juppé ez da Nicolas Sarkozyren arerio bakarra, baina beste hautagaiak –Bruno Le Maire, bozen %13rekin eta François Fillon, bozen %10ekin, urrun daude hautagai nagusi biengandik. Ez dira hautagai bakarrak, baina Alain Juppé buruan buru ageri da nabarmen. Sarkozyren aldeko boz kopurua ehuneko 20-25en artean bide dago.

Frantziako presidentziarako aurreneko lasterketa baino ez da hasi. Ondoko lasterbidean PSko hautagaiak beren motorrak prestatzen hasiak dira: François Hollande egungo presidentea, Manuel Vals lehen ministroa, Emmanuel Macron ekonomia ministroa. Zentro eta ezker aldeko gainerako hautagaiak bestalde.

Edonola ere, eskuin muturreko Marine Le Pen hautagaiaren burrunba ozena entzuten da estatu osoan. Le Pen LRko alderdiaren etsai handiena izan daiteke, alta bada, Nicolas Sarkozyren etsaia izan ordez, “arerio edo aliatu egokiena” bihur liteke.  

Kanal honetan artxibatua: Politika

Politika kanaletik interesatuko zaizu...
Zerrenda bakarra ezarri aurretik "iragankortasun epea" nahi du Ahal Duguk, bi zerrendarekin

 PSNk bi azterketa egiteko aurkeztutako lege proposamenaren aurka azaldu da Nafarroako Ahal Dugu; zerrenda bakarra egotea du azken helburutzat, baina "ahalik eta trauma gutxien sortuko duen eran" eta horretarako trantsizio epe bat egotea nahi du.


2017-12-11 | Baleike
Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du Kalea Guztiona Da-k

Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino iritsi da Zumaian kartel, pankarta, hormairudi eta abarren inguruan dagoen eztabaida. Kalea Guztiona Da kolektiboak izan zuen agerraldia egiteko aukera azaroaren 29an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Batzordean. Azalpenak eman ondoren, alderdien galderak eta iritziak jaso zituzten. Adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida aberasgarria osatu zuten denen artean. Hona ekarri ditugun hiru bideoetan daukazue saioak eman zuena.


2017-12-10 | Xabier Letona
Eliteak lotu, herriak banandu

Azken 25 urteetan, Txinaren ostean Espainiako Estatuan eraiki dira abiadura handiko trenbide kilometro gehien munduan. Baina azken urteetako ikerketa gehienen esanetan, bai finantzen ikuspegitik bai begirada sozialarekin aztertuta, tren lasterra ez da errentagarria. Nafarroan, ordea, tren lasterra egin nahi dute Espainiako eta Nafarroako gobernuek. Ikus dezagun proiektua zertan den.


Demokrazia interruptus

Autogobernua likidatu eta politika sozialak blokeatzetik harago, Katalunian 155. artikulua aplikatzeak oinarrizko eskubideak murriztu eta mugimendu soberanistaren xedeak oztopatzea bilatzen du.


2017-12-10 | Juan Mari Arregi
Gutxiengo sozial baten zerbitzura

Aurrekontuak erabakitzeko atarian gaude EAEn: ez dira sozialak, ez subiranoak, eta are gutxiago parte hartzaileak.


Amaia eta Iker

Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio kartzelarako bidean dira. Amaia Pasaiako alkatea izan zen aurreko legealdian, eta Iker udal horretako legelaria. Espetxe zigorra ezarri diete emakume baten eta udaltzain biren artean gertatutako trafiko liskar batean bitartekari-lana egin zutelako. Urte bi, sei hilabete eta egun bateko kondena dute, eta zazpi urteko gaitasungabetzea. Hau guztiau prozesu kafkiar baten ostean.

Seguruenera, fede onez egin zutena ez da legezkoa izango, baina kezkagarriena da... [+]


"Anaia hil zen beltza zelako, Adama Traore deitzen zelako, langile auzokoa zelako"

Frantziako poliziaren bortizkeriari buruzko egia itzaletik ateratzea lortu du Parisko hiri inguruan bizi den Assa Traorek, senideak, adiskideak eta aliatuak dituela ondoan. Iazko uztailaren 19an hil zitzaion auzoko jendarmerian Adama anaia. Orduz geroztik, oztopoei aurre eginez, heriotza horri buruzko egia azaleratzen dabil. Baina harago doa: “Borrokan gabiltza duinki bizitzeko eskubidearen alde”.


Presoen aldeko elkartasuna irudikatu dute 11.000 lagunek Parisen

“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere egon dira, presoen aldeko elkartasunak biltzen duen aniztasunaren seinale.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude