"Euskal literaturari begira bizi gara beti, hau da, sortu behar da literatura euskal literaturarako, euskal literaturan mundu bat sortzeko, Atxagaren ondorena hartzeko edo Atxaga bera gainditzeko ere. Askotan esaten da, esaterako: 'euskal literaturan ez da abentura libururik eta hori egin egin behar da'; egia esan, literatura bat homologatzeko denetarik izan behar da. Ondo dago, baina hori ez da literatura, hori euskalgintza da". (2003/02/14)