argia.eus
INPRIMATU
New Yorkeko fiskaltza adingabeei elizan egindako sexu-abusuak ikertzen hasiko da
  • Zortzi elizbarrutietako apaizek adingabeei sexu-abusuak egin izanaren susmoak ditu Barbara D. Undewook New Yorkeko fiskalburuak eta ikerketa bat abiatuko du.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 07a

Biktimekin jarriko da harremanetan. Fiskalburuak dioenez, “entzunak izateko eskubidea dute eta ahal dugun guztia egingo dugu justizia egon dadin”.

Fiskaltzaren bozeramaileak azaldu duenez, elizbarrutiak sexu-erasoak ezkutatu zituen ikertzea izango da helburuetako bat.

Pensilvanian, sei elizbarrutitan 300 kasu baieztatu dituzte eta biktimak milatik gora izan daitezkeela ondorioztatu dute.