Laborantzaren sektorearen liberalizazioaren kontra mobilizaturik dira iazko azaroaz geroztik ehunka mila laborari. Liberalizazioa dakarten hiru lege pasa zituen Indiako Parlamentuak irailean eta hauen kontra daude protestan.
Iazko azaroan Indiako laborariek abiaturiko mugimendua ez doa ahulduz. Horren froga dugu atzo, urtarrilaren 26an New Delhi hiriburuaren bihotzean ehunka mila laborarik manifestatu izana. Poliziaren eta armadaren partetik errepresio bortitza jaso zuten, une berean Indiako Errepublikaren Eguna ospatzeko desfile militarraren kari, oso hurbil zutelarik Narendra Modi Indiako Lehen ministroa.
Froga gisa, Gotorleku Gorria monumentu historikoan pairaturiko errepresio bortitzaren bideo hau dabil sare sozialetan:
#WATCH | Delhi: Protestors attacked Police at Red Fort(செங்கோட்டை), earlier today. #FarmersProtest
த்தா இவனுங்களாடா விவசாயி🤦 pic.twitter.com/kG3ZsNBuGk
— Ponniyin Selvaa🔥 (@PonniyinSelvaa) January 26, 2021
Laborantzaren sektorearen liberalizazioaren kontra mobilizaturik dira iazko azaroaz geroztik ehunka mila laborari. Liberalizazioa dakarten hiru lege pasa zituen Indiako Parlamentuak irailean eta hauen kontra daude protestan.
🇮🇳[FLASH] : Cela fait plusieurs semaines que les agriculteurs en #Inde manifestent autour de la capitale, #NewDelhi, contre la libéralisation de leur secteur. Ils comptent continuer les blocages et envahir la capitale le 26 Janvier. (The Hindu)pic.twitter.com/B7H8XUHg6d
— La Plume Libre (@LPLdirect) January 9, 2021
Azaroaren 26an buruturiko grebarekin hasi zuten protesta –250 milioi langile eta laborari batu zirne grebari–; eta "hiru legeak behin betikoz kendu arte" borrokan segituko dutela argiki adierazi dute laborariek.